Joan zuzenean edukira

VNC nabigatzailean

Deskribapena

VNC nabigatzailea ikustaileak VNC protokoloaren bidez konektatzen du mahaigainarekin; protokolo hori SPICEren maila berean aritzen da (makina birtualaren pantaila, teklatua eta sagua zuzenean atzitzen ditu). Bezeroa noVNC da, web-orrian integratuta: ez da ezer instalatu behar. Protokolo zaharragoa denez, bideoaren kalitatea ez da SPICErena bezain ona.

Ezaugarriak:

  • Edozein nabigatzaile modernotan funtzionatzen du.
  • Latentzia ertaina.
  • Ez du audiorik transmititzen.
  • Ez du kanpoko gailurik (USB) konektatzen uzten.
  • Mahaigainaren abio osoa ikusten da, hasieratik.

Nola erabili ikustailea nabigatzailean

  1. Mahaigaina martxan dagoela, aukeratu VNC nabigatzailea mahaigain-txarteleko ikustaileen goitibeherako zerrendan. Aukeraren gainetik pasatzean hau erakusten da: «Connect to the desktop using the VNC protocol directly in your browser. No client software required.»

    Informazioa

    Nabigatzaileak leiho gainerakorrak blokeatuta izan ditzake. Hala bada, ikustailea ez da irekitzen. Firefoxen, adibidez, ohar bat agertzen da fitxa berean, eta bertatik baimendu daiteke:

  2. Mahaigainaren ikustailea fitxa berri batean irekitzen da.

VNC nabigatzailea aukera txartelean agertzen da mahaigainak ikustaile hori aktibatuta badu mahaigainaren edizioko Ikustaileak atalean (Nabigatzaileko ikustaileak taldean). Ikustailez aldatzeko, nahikoa da goitibeherako zerrenda berean beste bat aukeratzea.