Erabiltzaile-interfazea¶
Sarbidea duten rolak
Administratzaileek bakarrik dute sarbidea.
IsardVDIk bi erabiltzaile-interfaze ditu: berria eta zaharra. Administrazio-paneleko Config › Frontend orriak (Frontend mode rules — Which frontend each user gets, by priority) erabakitzen du erabiltzaile bakoitzak zein ikusten duen, haren erabiltzailearen, taldearen, kategoriaren edo rolaren arabera.
Interfaze-moduak¶
| Modua | Zer ikusten duen erabiltzaileak |
|---|---|
| deprecated | Interfaze zaharra bakarrik. Interfaze berriko helbideek zaharreko baliokidera eramaten dute. |
| actual | Interfaze berria bakarrik. Erreserbak eta plangintzak interfaze zaharrean jarraitzen dute, berriak oraindik ez baititu eskaintzen. |
| all | Bi interfazeak, batetik bestera aldatzeko botoi batekin. |
| hidden | Bi interfazeak beren helbidearen bidez eskura daitezke, baina aldatzeko botoirik gabe. Saioa hasi ondoren, jakinarazpenen orriak interfaze zaharrera eramaten du. |
Instalazioaren modu orokorra konfigurazio-fitxategian definitzen da (FRONTEND_MODE, isardvdi.cfg fitxategian); lehenespenez deprecated da. Orri honetako arauek erabiltzaile jakin batzuentzat aldatzen dute. Erabiltzaile batekin araurik bat ez badator, modu orokorra aplikatzen zaio.
Arauen zerrenda¶
Taulak zutabe hauek ditu: Name, Description, Frontend Mode, Priority eta Action. Action zutabean Edit rule, Allowed users eta Delete rule botoiak daude.
Pantailako abisua
«When several rules match a user, only the one with the highest priority applies. Changing a user from the actual frontend mode to any other mode deletes their temporary desktops, because in the actual mode a user can have more than one per template while in the other modes they can only have one per template.»
Hau da: hainbat arau erabiltzaile batekin bat datozenean, lehentasun handiena duena bakarrik aplikatzen da. Gainera, actual moduan erabiltzaile batek txantiloi bereko aldi baterako mahaigain bat baino gehiago izan ditzake, baina beste moduetan bakarra. Horregatik, erabiltzaile bat actual modutik beste edozein modutara igarotzen bada, bat baino gehiago zituen txantiloietako aldi baterako mahaigainak ezabatzen dira.
Arau bat gehitu¶
- Sakatu Add rule. Add frontend mode rule leihoa irekitzen da.
- Bete Name (derrigorrezkoa) eta, nahi izanez gero, Description.
- Aukeratu Frontend mode: deprecated, actual, all edo hidden.
- Adierazi Priority: zenbaki oso bat, beste inongo arautan errepikatu ezin dena. Hainbat arau bat datozenean, lehentasun handienak irabazten du.
- Applies to atalean, markatu eremuak (erabiltzaileak, taldeak, kategoriak edo rolak) eta aukeratu haien balioak. Araua markatutako eremuetako edozeinekin bat datozen erabiltzaileei aplikatzen zaie.
- Sakatu Add rule.
Arau bat editatzeko, sakatu Edit rule; nori aplikatzen zaion aldatzeko, berriz, Allowed users.
Arau bat ezabatu¶
Sakatu Delete rule eta berretsi. Arauaren erabiltzaileei haiekin bat datorren hurrengo araua aplikatzen zaie, edo, bat ere ez badago, modu orokorra.
Aldi baterako mahaigainak
actual moduko arau bat ezabatzeak edo aldatzeak ere aldi baterako mahaigainak ezaba ditzake, pantailako abisuak adierazten duen bezala.
Zer ikusten duen erabiltzaileak¶
- all moduan, interfaze berriak Interfaze zaharrera aldatu botoia erakusten du, eta zaharrak Interfaze berrira aldatu. Uneko pantailak beste interfazean baliokiderik ez badu, botoiak «Ez dago baliokiderik interfaze zaharrean» erakusten du eta desaktibatuta dago. Edizio-formularioek ez dute botoia erakusten.
- deprecated, actual eta hidden moduetan, erabiltzaileak ez du interfazez aldatzeko botoirik ikusten.
- Interfaze berria erabiltzailearen gidan deskribatzen da.