Joan zuzenean edukira

Instalazio habiaratua KVMn

Egiaztatu birtualizazio habiaratuaren aukera ostalariaren sistema eragilean:

  • Intel prozesadoreak: cat /sys/module/kvm_intel/parameters/nested
  • AMD prozesadoreak: cat /sys/module/kvm_amd/parameters/nested

Irteerak 1 edo Y erakutsi behar du birtualizazio habiaratua gaituta badago.

Aktibo ez badago, gaitu birtualizazio habiaratua ostalariaren sistema eragilean.

Birtualizazio habiaratua Intel prozesadoreetan

Zuzeneko konfigurazioa

  1. Gelditu makina birtual guztiak.
  2. Kendu kvm_intel modulua.
    modprobe -r kvm_intel
    
  3. Kargatu berriro modulua aukera habiaratua gaituta.
    modprobe kvm_intel nested=1
    

Konfigurazio iraunkorra

Sortu /etc/modprobe.d/kvm.conf fitxategia eduki honekin:

options kvm_intel nested=1

Birtualizazio habiaratua AMD prozesadoreetan

Zuzeneko konfigurazioa

  1. Gelditu makina birtual guztiak.
  2. Kendu kvm_amd modulua.
    modprobe -r kvm_amd
    
  3. Kargatu berriro modulua aukera habiaratua gaituta.
    modprobe kvm_amd nested=1
    

Konfigurazio iraunkorra

Sortu /etc/modprobe.d/kvm.conf fitxategia eduki honekin:

options kvm_amd nested=1